XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agurea gerrontzea lotzen saiatu zen.

Hiru botoi besterik ez zitzaizkion geratzen eta bere tripaundiko txitxa nabarmentzen zitzaion eta jantziaren azpitik dardarkatzen

- Egia da bai, guztiau salduko nuke -onartu zuen- behar den bezalako gizakia aurkituko banu.

- Txolinkeriak -oihukatu nuen- zuretzat izugarrizko suertea litzateke lehen ailegatzen denari guztiau salduko bazenio.

Zenbat nahi duzu guztionengatik?

- Hiru mila eta seirehun dolare -izan zen bere erantzun azkarra.

Gero, begirada beheratuz berriro hasi zen gerrontzeko botoiekin jolasketan.

Sakonki hausnartu nuen.

Kobrantza negozio bat pikaroen arazoa da.

Dirua kaxara sartzen da bakarrik fakturak kobratzen direnean, zeren eta egia esanda, ez baita onartua dagoen negozioa.

Kobrantza saileko fakturak entregatzen dituen enpresaren bat daukazunean litekeena da arrakasta pittin batez bezeroa zenbait urtetan gordetzea.

Jakina, ez dago inolako tresneriarik edo merkantziarik erosi beharrik ezta ere ez dago hornitzaileetaz kezkatu beharrik edota jeneroarentzat bezeria aurkitu beharrik, edo antzekorik ere ez.

Baina bezero berekin harremanatzen eta haien izenean fakturak kobratzen jarraitzeko abantailarik eduki beharra dago.

- Noiztik daukazu negozio hau martxan? -jakin nahi izan nuen azkenik.

- Hogeitahamabost urte daramatzat honetan -erantzun zuen orguiloski.